|
|
|
Lurralde Antolakuntza. Zer da? |
- Lurralde Antolakuntzako Europako Kartaren arabera, lurralde antolakuntza da, gizarte ororen ekonomia, gizarte, kultura eta ekologia arloko politikak espazioan duen adierazpena: "aldi berean da diziplina zientifikoa, administrazioko teknika, eta diziplina arteko ikuspegi orokorraz sortutako politika. Eta eskualdeen garapen orekatua izatea eta espazioa kontzeptu gidariaren arabera antolatzea du helburu."
- Zeregin hori aurrera eramateko, Herrilan eta Hirigintza Sailak arlo hauek ditu bere baitan: bide azpiegiturak; azpiegitura hidraulikoak; desjabetzeak; lurraldearen plangintza eta informazioa; hirigintzako kudeaketa eta diziplina; arkitektura; eta historia nahiz arte ondarea. Sail honetan sartuta daude, gainera, Herrilan Zuzendaritza eta Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza, haien menpe dauden administrazio unitateak eta guzti. Natura baliabideen kudeaketa arduratsua eta ingurumena babestea. Hori guztia gizarte eta ekonomia garapen orekaturantz bideratu da, eta biztanleriaren bizi kalitatea hobetzera".
a) Lurralde Antolamenduari buruzko jarraibideak
b) Lurraldeko zati planak
c) Sektorekako lurraldeko zati planak
- Lurralde Antolamenduari buruzko jarraibideek zuzentzen dituzte ingurumenaren, natura baliabideen, paisaiaren, hiri, industria eta landa espazioen, azpiegituren eta ekipamendu handien eta kultura eta historia ondarearen etorkizuneko jarduketei buruzko oinarrizko ardatzak. Horrek guztiak Araba ikuspegi endogeno batetik sustatzea eta probintzia Espainian eta Europan hobeto txertatzea ditu helburu.
- Hortaz, jarraibide horiek erreferentziako tresna malgu dira, eta lurraldeko zati planek eta sektorekako lurralde planek garatu beharko dituzte. Tamaina ertaineko hiriak bultzatzeko helburua dute jarraibideek, lurraldearen arlo funtzionalen multzoa modu egokian egituratzeko gai izango direnak, hain zuzen.
|
|