Hiri Antolakuntza. Zer da?

  • Hiri Antolakuntza diziplina tekniko?zientifikoa da. Udaleko eta lurraldeko politikak espazioan irudikatuta, lurraren erabilera definitzen du epe laburrerako, ertainerako eta luzerako; zehaztasunez diseinatzen du hiriaren forma, eta jabe bakoitzaren aprobetxamendu hiritarraren zenbatekoa ezartzen du.

 

  • Hirigintzako tresna edo plan izenez ezagunak diren dokumentu teknikoen bitartez gauzatzen da Hiri Antolamendua. Planeamendu orokorraren bidez egiten da lurraren erabileraren eredua eta haren sailkapena. Hiriaren diseinua egin eta jabe bakoitzarentzako aprobetxamendu hiritarraren zenbatekoa finkatzeko, berriz, garapen planak erabiltzen dira.