|
|
- Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Arabari dagozkion lurraldeko planak bultzatu zituen.
-
Arabako Erdialdeko Lurraldeko Zati Planak identifikatzen ditu arlo funtzionalaren (Lurralde Antolamenduari buruzko jarraibideetan definitua) ahalmenak, hartara, ekintza estrategikoen bitartez, Lurraldea bultzatu eta orekatzeko. Foronda-Gasteizko aireportuaren inguruan ekonomiagune handia izango den ekoizpeneko plataforma logistiko berria sortzea da arlo horren helburu nagusia Fluxu horiek bideratzeko, beharrezkoa da komunikazio ardatz handietan egotea. Bereziki, I/H Europa Barneko Ardatzean (horretarako, A-I Urbina-Maltzaga errepidea egin behar da), eta arlo funtzionala Bilboko portuari, mugari eta Penintsularen gainerako zatiari lotuko dizkion trenbide azpiegitura berrian. Hala, ekonomiako grabitate zentro berria sortuko da Gasteizen, bidegurutze gisa duen egoera estrategikoaz baliatuz.
-
2004ko abenduaren 28an behin betiko onespena lortu zuen.
|
|