Honako helburuak ditu: nekazaritza sektorea finkatzea, eskualdeko oinarri ekonomiko gisa; ekonomia dibertsifikatzea, sektore berrietara hedatzea eta ekonomiaren globalizazioaren testuinguru berriaren aldaketa eta eskakizunetara prestatzea; ingurumena babestu eta hari balioa ematea, arlo funtzionalaren balioetariko eta bereizgarrietako bat denez; errepide sarea hobetzea, bai biztanleen eguneroko erabilerarako, bai pertsona eta jarduerak erakartzeko garaian sare eragingarriagoa lortzearren; ekipamendu eskaintza hobetzea, gaur egungo arazo eta gutxitasunak konpondu eta etorkizuneko beharrizanak aurreikusita; egoitza eskaintza egokia sortzea, benetako gizarte beharrizanekin bat, eta bigarren egoitzaren eskaintzaren potentziala alde batera utzi gabe; ekonomia dibertsifikatzen lagunduko duen jarduera ekonomikoetarako lurren eskaintza egokia sortzea; eta arlo funtzionalaren bereizgarritzat, Kultura Ondarea babestu eta hari balioa ematea.