Lege oharra

"www.alava.net" webgunearen eta haren barruan dauden elementu guztien jabetza intelektualeko eskubideak Arabako Foru Aldundiarenak dira.

Arabako Foru Aldundiak, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe, bere webgunean jasotzen den informazioan edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean aldakuntzak eta eguneratzeak egiteko ahalmena gordetzen du.

Bai webgunerako sarrera, bai bertan jasotzen den informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardura dira bakar-bakarrik. Arabako Foru Aldundiak ez du erantzukizunik hartuko sarreratik edo informazio horren erabileratik erator daitekeen edozein ondorio, kalte edo galeraz, salbu eta hertsiki bere eskumenak betez men egin behar dien lege xedapenen aplikazioaren ondorio diren ekintza guztiei dagokienez.

Arabako Foru Aldundiak ez du hartzen webgunean azaltzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotzen den informazioa baimenik gabe erabiltzekotan, edo Arabako Foru Aldundiaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei kalterik egitekotan, administrazio horri legearen arabera dagozkion ekintzak gauzatuko dira, eta horretatik eratorritako erantzukinak exijituko dira.

Pribatutasuna

Interesdunak emandako datuak, bakar-bakarrik, Web atari honen erabiltzaileek egiten duten izapide bakoitzean dagokion prozedura edo ekintzan aurreikusitako helburuetarako erabiliko dira.

Datu horiek ez dira inoiz ere landuko ez eta hirugarrenei lagatuko ere, ez baldin bada eragindakoaren zalantzagabeko baimenarekin, edo Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legeak (BOEren 298. zenbakia, 1999ko abenduaren 14koa) 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusten dituen kasuetan.

Aipatu den 15/1999 Lege Organiko horretan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituenak, edozein unetan, eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, ondoren ematen den eskabide eredua betez: Sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko eskaera .

Eskabide hau, agiri osagarriekin batera (hau da, interesdunaren nortasuna edo bere legezko edo borondatezko ordezkariarena kreditatzen duten agiriekin eta ordezkaritza hori kreditatzen duten agiriekin), Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko bulegoetara etorriz (Probintzia Plaza, z.g. behea, PK 01001, Vitoria-Gasteiz, Araba) edo haren bidalketa eta harrera bermatzen dituen beste edozein bidetatik entregatu beharko dira.

Itzuli