2002an inauguratu zen ARTIUM Arte Garaikidearen Museoa. Artearen zentro bizia da, erakusketarako areto iraunkor eta aldi baterakoetan, 1300 egile ingururen 1600 obra baino gehiago biltzen dituena. Bestalde, artista berrien espresiorako eta bestelako kultura ekintzetarako espazioak daude, eta, ikasle eta helduen partaidetzarekin, irakaskuntzako eta didaktikako lana ere egiten da. Joan Miró, Picasso, Saura, Tapies, eta bestelako egileen lanen bilduma garrantzitsuaz gain, hainbat belaunalditako 79 artista arabarren lanak daude. Autonomia Erkidegoko eskaintza osatzen du Artium Museoak, Bizkaiko Guggenheim Museoarekin eta Gipuzkoako Txillida?Leku Museoarekin batera.

Artium Museoa garrantzi bereziko pieza da hiri testuinguruaren baitan. Lurpeko aretoak eta sestra gaineko bi bolumen ditu, hiritarrentzako erlaziorako eta eskultura artearen espresiorako espazio irekian. Hirigune gotikoaren alboan ikusten da, San Prudentzio Ikastetxeko Kantoitik Erdi Aroko bilbera irekitzen denean; Antzinako Ur Biltegiko erakusketa aretoan eta Oihaneder Jauregian amaitzen da. Han dago, bestalde, Bendaña Jauregia, Fournier Karta Museoarekin eta Arkeologia Museo berriarekin.
Página Principal de Alava.net Enlaces Contacta con nosotros Mapa del Site Búsquedas
 
     Santa Maria katedrala
    Artium
    Gesaltza-Añana
     Museoak
      Elizen katalogoa
        Arabako Foru Aldundiak
eraikitako ondarea
Se recomienda banda ancha (cable o ADSL 256Kbps) para la correcta visualización del vídeo Se recomienda banda ancha (cable o ADSL 256Kbps) para la correcta visualización del vídeo