Santa Maria katedrala
Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko hirigunearen iparraldeko muturrean dago, alderik zaharrenean. Muinoaren alderik
altuenean dago. Haren inguruan eraiki zen Victoria hiri gotortua, 1181. urtean Nafarroako Antso Jakituna erregeak
sortua.
Eliza estilo gotikokoa da, eta amaitu gabe utzi zuten eliza gotortu baten gainean eraiki zen. Gaztelako Alfontso
VIII.a erregeak XIII. mendearen hasieran asmatu zuen defentsa sistemaren baitakoa zen eliza gotortu hori.
Santa Maria Katedrala Fundazioak, 2000 urtean, asmo handiko zaharberritze proiektu bati ekin zion, sostengu eta
deformatze arazoak konpontze aldera. Plan Zuzentzailearen arabera gauzatzen dira jarduketak.