Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-egitura bereziak, osatzen duten hiru lurraldeen eskubide eta berezitasun historikoetan du jatorria. Erakunde-eredua, aldi berean erakunde komunak -Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra- eta Lurralde Historiko bakoitzeko organoak -Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak- edukitzean oinarrituta dago.

Horrela, 1979ko Autonomia Estatutuak eta Euskal Lurralde Historikoen Legeak arautzen dituzte harreman hauek, hiru lurralde historikoen -Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia- berdintasun politikoaren printzipioa eta bakoitzaren nortasunarekiko errespetua bateratzen dituen eredu baten bitartez.