 |
 |
Araba 51 udalerrik osatzen dute. Handiena, Gasteiz hiriburua da, 217.628 biztanlekoa, eta ondoren, Laudio (20.000 biztanle) eta Amurrio (8.000 biztanle). Udalerri batek ezaugarri propioak dituzten tokiko entitate txikiagoak edo alkate-auzoak diren hainbat kontzeju edo administrazio-batzar bil ditzake bere mugartean. Gaur egun 330 administrazio-batzar daude baina anexioak eta desanexioak direla-eta, zifra hori aldatu egiten da aldizka.
|