Arabak ogasun propioa du eta hauxe da bere autogobernuaren oinarrizko euskarrietariko bat. Kontzertu ekonomikoak -Estatuarekin egindako kudeaketa-akordioak- zerga-autonomia ematen die euskal aldundiei eta, horrela, hauek sozietateen gaineko zerga, pertsona fisikoen errentaren gainekoa eta oinordetza, dohaintza eta ondare-eskualdaketei dagokiena arautzeko ahalmena dute. Halaber, zerga-bilketarako aginpide zabalak ditu zerga berezien eta BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) arloan.

Arabako Lurralde Historikoak bere baliabide ekonomiko propioak biltzen ditu. Gainera, hauen zati bat kudeatu eta, horrela, lurraldean zuzeneko inbertsioak egitea ahalbidetzen du. Beste zati bat aldiz, erakunde komunetara -Eusko Jaurlaritzara eta Estatuko Gobernura- bidaltzen da.