2008-2009 IKASTURTERAKO TESTU LIBURUAK EROSTEKO LAGUNTZAK
Ekainaren 27ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 73. alean, argitara eman zen Diputatuen Kontseiluaren 64/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, testu liburuak erosteko laguntza deialdia onartzen duena.
Xedea:
Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan nahitaez erabili beharrekoak diren testu liburuak erosteko laguntzak, 2008-2009 ikasturterako.
Betekizunak:
- Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian erroldatuta egotea.
- Deialdiaren laugarren oinarrian adierazitako zikloetako ikasmailaren batean matrikulatuta egotea.
Ikasle bakoitzak, ikasmailaren arabera, jaso dezakeena baremo honetan zehazten da:
Haur Hezkuntzako 2. zikloan matrikulatuta daudenak 50,00 €
Lehen hezkuntzan matrikulatuta daudenak, testuliburuen
elkartasunezko erabilerako programari uko egiten diotenak barne 90,00 €
Euskal eskola publikoko sarean Lehen Hezkuntzako
1., 2., 3. eta 4. maila egiten duten eta testuliburuen
elkartasunezko erabilerako programan sartuta dauden ikasleak 25,00 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta daudenak 140,00 €
Eskabideak aurkezteko epea eta lekua:
2008ko irailaren 3tik urriaren 10era.
Eskabideak astelehenetik ostiralera aurkeztu behar dira, ordutegi honetan: 8:15-14:30.
1.- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Gasteizko Samaniego kaleko 14an duen bulegoan.
2.- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Laudion eta Guardian dituen bulegoetan.
Telefonoa: 945 181602
Posta elektronikoa: librosdetexto@alava.net