Formulario seleccin temas

Arte Ederren Museoa

Bilduma

Bildumaren historia

Augustin-Zulueta jauregian kokatuta, eraldaketa ugari jasan ditu 1942an fundatu zenetik gaur egun XVIII. eta XIX. mendeetako espainiar artearen, eta bereziki, 1850-1950 bitarteko euskal artearen museo bihurtu arte.

Hasieran Arabako Etxe moduan eraiki zenean, arte eta arkeologia museoak izan ziren bertan, bai eta probintziako artxiboa eta liburutegia, Fournier Karta Museoa eta numismatikako bilduma ere.

Arte Ederren bilduma Arabako Foru Aldundiaren beraren ondareko obrekin osatu zen, eta Gasteizko Elizbarrutiko, Prado Museoko, Arte eta Lanbide Eskolako, pertsona pribatuen eta erakundeak ordutik hasi zituen erosketen gordailu garrantzitsuekin ere bai. 60ko hamarkadan, hitzarmena izenpetu zen Amarica Fundazioarekin, Fernando Amarika artista arabarraren ondarea modu iraunkorrean erakusteko, 70koa, berriz, arte garaikideko bilduma garrantzitsua hastearekin nabarmendu zen.

1999 berebiziko garrantzia duen urtea izango da bere historian, eraldatzeko instalazioak itxi zirenean, bere edukiak ere berrantolatu egin zirelako, bildumak banatuta: obra klasikoa, gehien bat gai erlijiozkoak, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museora (Gasteizko Sortzez Garbiaren katedrala), eta arte garaikideko bilduma eraiki berri zen eraikinera, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museora.

 


Jauregia

Ricardo Augustin eta Elvira Zulueta jaun-andreek jauregi hau eraikiarazi zuten 1912 eta 1916 artean, Javier de Luque eta Julián de Apraiz arkitektoen zuzendaritza pean zabalgune gasteiztarreko inguru noblean, Senda ibilbidean, hain zuzen. Eraikin galanta da, oin karratuko ataritzarraren inguruan eratua, sotoa, behe solairua eta beste bi solairu dituena. Oin horri beste bi eraikin deutse, bata, fatxada nagusiko ataria da, eta bestea, eskailerak, jangela nagusia eta lorategia lotzen dituztenak. Lorategi hori da, hain zuzen ere, etxearen bitxikerietariko bat.
1941ean, Arabako Foru Aldundiak Augustin jauregia erosi zion bere jabe Dávila-ko kondeari.

Gaur egun hiru atal desberdinetan banatzen da: jatorrizko eraikina, Augustin-Zulueta jauregia, hirurogeiko hamarkadako zabaltze aldea eta erantsitako eraikin bat, erabat berria. Azken honetan kokatuta dago museoko sarrera. Lan hau 1999. eta 2001. urteen artean egin zen. Multzo osoa eraberritu eta egokitu egin da, museoaren beharrizan berrietara, hobetuta modu horretan sarbideak, ibilbidea eta bisitariarentzako zerbitzuak.


 

Erakusketak

Ibilbidea 1850-1950 garaiko euskal arteko aretoetan hasten da. Formatu txikiko eta ertaineko margolanak daude, eta hainbat autoreren bidez Euskal Arte Eskola deritzonaren bilakaera ikusi ahal dugu. Aretoetan ikusgai daude hasi aintzindaritzat hartu diren autoreen obratik, hala nola, Juan de Barroeta edo Antonio Lekuona, eta amaitu Dario Regoyos edo Juan Etxebarria artisten hizkuntzarik berritzaileen adibideak: inpresionismoa eta postinpresionismoa.

Goiko solairuan bilduma bereko beste obra batzuk daude, oraingoan formatu handikoak, Ignazio Zuloaga, Elias Salaberria edo Zubiaurre anaienak nabarmenduta. Halaber, Ignazio Diaz Olano (Vitoria-Gasteiz, 1860-1937) artista arabarrari eskainitako aretoa ere badago, margolari horren obra ospetsua ikusgai: Jatetxea, Kalbarioko erromeriako itzulera, edo Angelusa errezatzen soroan. Arte arabarra maiz agertzen da Fernando Amarika (Vitoria-Gasteiz, 1866-1956) artistari eskainitako hiru aretoetan, bere fundazioko lanekin, modu iraunkorrean utzita daudenak bertan.

1912ko jauregiaren aldean kokatuta, XVIII. eta XIX. mendeetako espainiar artearen bilduma, txikia kopuruan baina garrantzitsua kalitatean, erretratu eta paisaien bitartez azaltzen da batez ere. Bertan, trantsizio bat nabari daiteke: aristokraziaren eta pintura klasiko eta akademiko batetik, erromantizismoaren saio berezkoetara, edo mugimendu errealistako autoreen jarrera zuzenagoetara. Vicente Lopez, Federico eta Raimundo de Madrazo, Joaquin Sorolla edo Carlos de Haes autoreak dira horren erakusgarri.
 

+INFO

Liburutegia
Museoak liburutegi espezializatua dauka Arte Historian oro har, eta zehatzago, 1850-1950 garaiko euskal arteko gaietan.
Ordutegia: asteartetik ostiralera, 9:00 - 14:00

Erabilera askotarako aretoa
Areto handi bat dago hainbat ekitaldi egiteko, hala nola, hitzaldiak, mintegiak, aurkezpenak…

Hezkuntza eta zabalkundea
Ikustaldi gidatuak, lantegiak eta jarduera didaktikoak (hitzordua hartuta, 945 181918).

Argitalpenak
Salgai museoaren harrera gunean

Bulegoaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:00 - 15:00

Beste zerbitzu batzuk

  • Ezgaitasuna duten pertsonentzako sarbide eta zerbitzuak. Ikustaldia egiteko doako gurpildun aulkiak.
  • Haurtxoen aldagailuak
  • Atsedengunea
  • Arropazaindegia
  • Informazio zerbitzua

 

Agenda

  • 2009/05/18

    Arabako pertsonaiak. Urkixotarrak: burokratak XIX. mendeko hasieran

    Euskera, Kultura eta Kirol saila

    Francisco Policarpo Urkixo Beraza eta bere seme Mariano Luis Vicente Urkixo-ren erretratuak aurkezten dira oraingo honetan. Estatu politikari garrantzitsuak izan ziren, eta beren esfortzuak onurak ekarri zizkion Arabari. Antonio Carnicerori (1748-1814) agindu zizkioten lanak. Bera Karlos IV.aren (1788-1808) ganberako margolaria izan zen. Aldaketa garrantzitsuak bizi zituen politikak, kulturak, arteak eta gizarteak artista hau Madrileko eskolako kide zenean.

    Hasiera data :
    2010/02/10
    Amaiera data:
    2010/06/27
    Ordua

    Asteartetik ostiralera: 10:00 -14:00 / 16:00 -18:30
    Larunbatetan: 10:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
    Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00
    Astelehenetan itxita.

    Lekua
    Arabako Arte Ederren Museoa
    Antolatzailea:
    Euskara, Kultura eta Kirol Saila
    • Irudiak
      null
    • Bideoa

    Harremanetarako datuak

    Arte Ederren Museoa

    Posta helbidea:
    Frai Francisco ibilbidea, 8 01007 Vitoria-Gasteiz
    Telefonoa:
    945 18 19 18
    Faxa:
    945 18 19 19
    e-maila:
    museobellasartes@alava.net>
    Ordutegia:

     

    Asteartetik ostiralera:
    10:00 -14:00 / 16:00 - 18:30

    Larunbatetan:
    10:00 -14:00 / 17:00 - 20:00

    Igande eta jaiegunetan:
    11:00 -14:00

    Astelehenetan itxita

     

    Sarrera dohainik 

    Hezkuntza Jarduerak

    HEZKUNTZA ETA ZABALKUNDEA

    • Hezkuntza programak
    • Bisita gidatuak eta dinamizatuak
    • Lantegi didaktikoak
    • Familientzako programak

     

    Telefonoa: 945-181918

    educacionpatrimonio@alava.net
     

    Bidali lagun bati
    Bidali lagun batiItxi formularioa