- Herritarrak
- Enpresak eta Profesionalak
- Aldundia
- Herritarrentzako Zerbitzuak
- Araba
- Prentsa eta egungo gaiak
Ongi etorri Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren informaziora, zure zergekin erlazionaturiko tramite guztiak erraztu eta ahalik eta gehien sinplifikatzeko helburua du.
13/2013 Foru Araua, apirilaren 15ekoa, 2013. urterako zerga neurrei buruzkoa.
Ongi etorri Errenta 2012 webgunera, eta espero dugu behar duzun informazio eta laguntza guztia aurkitzea.
Urtarrilaren 26ko Zerga Premiazko Araugintzako 1/2010 Dekretuak 52. artikulua gehitzen dio otsailaren 16ko Zerga Premiazko Araugintzako 1/1999 Dekretuari, Zerga Bereziei buruzkoa, non aitortzen den nekazariek gasolio eskuraketetan Hidrokarburoen gaineko Zerga dela eta ordaindu edo jasan dituzten kuoten itzulketarako eskubidea, baldin eta gasolio horren eskuraketak aurreko urte naturalean egin badituzte 2012.
Bide telematikoak erabilita eskaintzen diren zerbitzuen segurtasuna hobetze aldera, jakinarazten dizuegu 2012-09-1etik aurrera pertsona juridikoei ez zaiela sarbide gako gehiagorik emango AldundiDigitala erabiltzeko (barne dago gakoak ahaztu direlako edo horiek baliogabetu direlako gako berriak ematea).
Beraz, egun horretatik aurrera, egoitzan onartutako ziurtagiri elektronikoak baino ez dira erabiliko erabiltzaile berriei alta emateko eta pertsona juridikoak egoitza elektronikora sartzeko. Hemen kontsulta daitezke ziurtagiri horiek.
Edozein kontsulta egin edo argibiderik nahi izanez gero, jo ezazu:
- posta elektronikoko kontu honetara: diputaciondigital@alava.net
- telefono hauetara: 902 100 513, 945 181 555 edo 945 181 818
Erabat edo zati batean ordaindu ahal izango dira zergadun baten zerga zorrak zerbitzu berri horrekin, bai zergadunari berari itzuli beharreko kreditu baten bidez bai beste zergadun bati zergadun horrek kreditua lagaz. Horretarako, Egoitza Elektronika sartu eta dagokion berdintze eskaera egingo da. Eskaera hori, halaber, zabaldu, ezeztatu edo kontsultatu egin ahal izango da, bai eta haren ebazpenari buruzko informazioa ikusi ere. Arautegia: 43/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 31ko Diputatuen Kontxeiluarena.
Jakinarazten dizugu, Arabako Lurralde Historikoko zergadun bezala erroldatzea, zeure zerga egoeraren edozein aldaketa jakinaraztea, edo erroldatik kanporatzea, zentsu aitorpen bakar baten bidez egin ahal izango duzu, zergadun mota bakoitzarentzat dagoen ereduaz baliatuz: 009 eredua JARDUERARIK GABEKO PERTSONA FISIKOAK; 037 eredua: JARDUERA DUTEN PERTSONA FISIKOAK, S.Z. eta O.E.; eta 036 eredua: PERTSONA JURIDIKOAK, helburu honekin prestaturiko bideetatik.
Hemendik aurrera, modu pertsonalizatuagoan arreta eskaini ahal izateko eta zu zain egotea saihesteko, hitzordua eskatu behar duzu Arabako Foru Ogasunak aurretik jakinarazitako likidazioei eta berraztertzeko errekurtsoen ebazpenei buruzko informazio zabalagoa eskuratzeko, bai eta errolda ereduak betetzeko laguntza izateko ere. Hitzordua, gehienez ere, astebetera emango dizugu.
Gainera, Aldez Aurreko Hitzordua zerbitzutik www.alava.net -en, zure hitzordua kontsultatu edota bertan behera utzi ahal izango duzu.
Sartu aldez aurreko hitzordu zerbitzura (Errenta Kanpaina ez dago barne)
Arabako Foru Ogasunean borondatezko ordezkaritza benetakoa izan dadin, ordezkaria diputacion digitalen sartu beharko da dagokion eskaera baliozkotu ahal izateko, ordezkotzaren xede denak emandako gakoarekin. Apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretua, 2010-04-30ko ALHAO (46.zenbakia).
Iruzurraren aurka Borrokatzeko Plana, 2010eko ekainaren 15eko Diputatuen Kontseiluan onartua, plan integrala da, eta haren helburuak dira sistemaren gainean konfiantza sortzea, zerga obligazioak norberaren borondatez betetzen direla sustatzea eta ahalbidetzea, eta iruzurra prebenitzea eta aldez aurretik hautematea, baita zerga ikuskapenaren jarduerak bultzatzea ere.
Ongi etorri Arabako Foru Ogasunaren ziurtagiriak balidatzeko atalera. Bertan, zerga ziurtagiri inprimaki bat aurkezten zaion edozein hartzailek horren edukia baieztatu eta baliozkoa den egiaztatu ahal izango du.
Arabako katastro Informazioko Sistema
Web horrek ondorengoen atzeko planoko raster irudien bidez nabigatzea ahalbidetzen du: Eusko Jaurlaritzaren 2006ko kolorezko ortofotoa, 1:5.000 eskalan; Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuaren eta Arabako katastroaren bektore geruzen ortofotoa, zuri eta beltz kolorekoa, 1:2.000 eskalan.