Hobeto Bizitzea Proiektua

 

Proiektuaren xede nagusia hauxe da: zerbitzuak arreta jasotzen duten pertsonen bizi kalitatea hobetzera  zuzentzen laguntzea. Eredu hori, zerbitzuetan arreta aurreratuaren ikuspegia, konzeptuak eta jarraibideak txertatzen eratu da.

Horretarako, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailak honako eskuliburua argitaratu du: Hobeto Bizitzea eta Praktika onak ezinduei emandako arretaren lau gidak , aipatutako dokumentuan dauden jarraibideak osatzen dutenak.

Material hau kalitatezko arretari buruzko oinarrizko elementuen hausnarketa, eztabaida eta adostasun  prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan, modu zuzenean edo zeharka, oso profil ezberdinak dituzten hainbat pertsonek parte hartu dute: profesionalek,  erabiltzaileek eta pertsona horien senideek. Denek zuten interes komun bat,  ezinduentzako arreta zerbitzuetan bizi kalitatea hobetzea.

Hobeto Bizitzea proiektua epe ertain eta luzerako apostua da, eta tresna hauen ezaugarriak dinamiko eta irekiak izatea da, hau da, osatzen duten agiriak aldatu eta egokitu ahalko dira berritzeko behar hori antzematen den heinean.  Prozesuan material berriak txertatuko  dira ezintasunen bat duten pertsonei laguntza emateko jarraibideen era bakar bat.