Orientatzeko eta balioesteko zerbitzua

Anbulatorio izaerako eta lurralde eremuko zerbitzua da, eskatzen duten ezinduei orientazio, diagnostiko eta balioespen zerbitzuak ematen dizkiena. Zentroaren bidez, erantzun globala eman nahi zaie ezinduei eta ezinduen senideei, planteatutako berariazko arazoaren arabera. Horrela, bada, baliabide komunitarioetara bideratzeko orientazioa emango zaie, horietara sartzea erraztuz.
Gainera, Orientatzeko eta Balioesteko Zentroan mendekotasun egoeraren onartzen da.

 

Eginkizun hauek ditu:

  • Ezinduei, haien senideei eta elkarteei informazio orokorra eta hasierako orientazioa ematea.
  • Ezintasun graduaren diagnostikoa eta balioespena egitea.
  • Eskatzen bada, osatzeko eta gizarteratzeko neurriei buruzko orientazioa ematea.
  • Inguruabar mediko, psikologiko edo sozialengatik heltzeko prozesuan atzeratuta dauden, edo egon daitezkeen, hiru urtetik beherako haurrei arreta goiztiarra ematea.
  • Mendekotasun egoera onartzea.
  • Ezintasun gradua balioestea.