Etxez etxeko laguntza

Laguntza eta prebentzio izaera duen gizarte zerbitzua da.  Horren xedea da adina, ezintasuna edo, oro har, autonomiarik eza dela-eta eguneroko bizitzan beren kabuz moldatu ezin direnen eta ongi moldatzeko arazoak dituztenen bizi kalitatea hobetzea.  
 
 

Programa honekin helburu hauek lortu nahi dira:

 

  • Autonomia pertsonala handitzea eta gizarteratzea eta gizarte bizitzan parte hartzea erraztea.
  • Isolamendua haustea eta bakarrik bizi diren pertsonei ziurtasuna ematen laguntzea.
  • Familiaren edo norberaren hondatzea saihestea eta bizitza baldintzak hobetzeko ohiturak sortzen laguntzea.
  • Etxetik irten beharrari edo egoitza batera joan beharrari alternatiba eskaintzea.  

Hartzaileak

 

Adinagatik, ezintasunagatik edo, orokorrean, autonomia faltagatik eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak gauzatu ezin dituztenak eta, beraz, besteren laguntza behar dutenak.

Betekizunak

 

  • izan ezik), mendekotasuna aitortuta ez daukatenek.
  • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldaturik egotea. Eskaria egin duten pertsonak familia txandakatzean daudelako edo bat-bateko krisi egoeragatik etxebizitza aldatu behar izan dutelako gertatu bada artikulu honetan zehazten den erroldari buruzko baldintza ez betetzea, salbuespen gisa, prestazioa onartu ahalko da.
  • Mendekotasuna onartuta edukitzea, hain zuzen ere gradu eta maila zehatzeko mendekotasuna.

 

Hala ere, zerbitzu hau jaso ahal izango dute, baita ere, Arabako Lurralde Historikoko udalerrietako erroldaren betekizuna beteta Vitoria-Gasteizen erroldatutakoek

Eskatzeko modua

 

Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo behar da; Vitoria-Gasteizen bizi direnek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Informazio eta Gizarte Arretako Bulegora jo behar dute (Diputazioa 13 – VITORIA-GASTEIZ).

http://www.alava.net/cs/Satellite?c=Page&cid=1223993375300&idenlace=500002387558&language=eu_ES&pagename=IFBS%2FPage%2FIFBS_contenidoFinal&title=Lehen+mailako+arretako+gizarte+zerbitzuak

Bestelako informazioa

 

Etxez etxeko laguntzak prestazio hauek eskaintzen dizkie onuradunei: laguntza pertsonala, zeregin eta funtzio hauetako bat edo batzuk egiteko:

  • Etxeko laguntza
  • Arreta eta laguntza pertsonala
  • Salbuespenez eta eskatzailearen egoera berezia kontuan hartuz, prestazio hauetako bat edo batzuk eman ahal izango dira:  zaintza eta laguntza - lekualdaketak -familia antolaketa  -erosketak eta kudeaketak egitea