Etxebizitza hauek adimen urritasuna edo ezintasun fisiko eta sentimenezkoa duten pertsonentzat dira, hain zuzen ere eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko edo autonomia pertsonalerako laguntza behar dutenentzat, baldin eta etxerik ez badute edo familiako edo laneko arrazoiengatik edo arrazoi pertsonalengatik langile tekniko espezializatuek arreta berezia eman diezaieketen ostatua behar badute.
Laguntza maila egoitza zerbitzuetan baino baxuagoa da, onuradunek autonomia handiagoa edukitzen baitute (hau da, mendekotasun gradu baxuagoa).
Eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo behar da; Vitoria-Gasteizen bizi direnek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Informazio eta Gizarte Arretako Bulegora jo behar dute: Diputazio kalea, 13 – behekoa - 01001 VITORIA-GASTEIZ. Tel.: 945 15 10 15.