Garraio egokituko zerbitzua

Mugitzeko eragozpen handiak dauzkaten pertsona askoren eguneroko arazo larrienak joan-etorriak dira.

Honelako pertsona era askotakoak dira, denek ez baitituzte mugitzeko eragozpen berak: batzuek eragozpen larriak dauzkate eta beste batzuek arinak.

Aspalditik gizarte zerbitzuek hainbat garraio alternatiba eskaintzen dizkie ezintasun handiren bat duten pertsonei, haien beharrizanak ase nahirik. Oro har, pertsona horien egoera erabat hobetu da.