| ARABAKO ENPRESETAKO PRESTAKUNTZARAKO 2008KO LAGUNTZA PROGRAMA |
|
XEDEA
Etengabeko prestakuntzari lotutako jarduerak eta Arabako enpresetako enplegua bultzatzea. Jarduera horien artean, birziklatzeko ikastaroak, enplegurako prestakuntza ikastaroak eta prestakuntzarako beharrizanei buruzko diagnostiko azterlanak sartuko dira.
ONURADUNAK
Ekonomia jarduera nagusia industrian edo honekin lotutako zerbitzuetan duten Enpresak, edozein delarik ere haien konfigurazio juridikoa —enpresaburu indibidualak eta autonomoak barne—, eta pertsonalitate juridiko propioa duten enpresa taldeak, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte:
Ekonomia jarduera nagusia industrian edo honekin lotutako zerbitzuetan duten enpresak edo enpresaburu indibidualak izango dira baldin eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe hauetako batean alta emanda badaude (eskabidea aurkezteko unean) eta epigrafe hauetako jardueraren bat egiten badute:
Era berean, enpresa txiki edo ertaintzat (ETE) hartuko da:
LAGUNTZA MOTAK
Ikastaroentzat adierazitako diru laguntzen ehunekoak % 10 gehiago handitu ahal izango dira, baldin ikasleen artean talde babesgabeak edota laneratzeko zailtasun espezifikoak dituztenak badaude.
Dirulaguntzaren aurrekontu osoak ezin izango du onartutako gastuen aurrekontuaren % 100 gainditu. Eskatzaile bakoitzarentzat eta birziklatze eta prestakuntza ikastaro multzorako dirulaguntza, gehienez, 33.000 euro izango da, baldin eta interes bereziko proiektu izendatu ez badira. Izan ere, halakoetan muga hori gainditu ahal izango da "minimis" laguntzen arautegian (EBren 1998 Arautegia, Batzordeak 2006ko abenduaren 15an onartua) ezarritakoen arabera.
AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA
Erregistro Orokorrean, ALHAOn argitaratzen denetik 2008ko apirilaren 30era arte.
ARAUTEGIA
AGIRIAK
|