|
XEDEA
Programa honen helburua da irabazteko xederik gabeko
erakundeek heziketari lotuta dauden ekintza hauek egin ditzaten pizgarriak
ematea.
-
Arautu gabeko prestakuntza ekintzak (birziklatzeko ikastaroak, lanerako
prestakuntza eta espezializazioa),
-
Prestakuntza-ekipamenduetan inbertitzea,
-
Heziketari laguntzeko beste jarduera batzuk (Diagnostiko Azterlanak eta
Lanbide Heziketaren aldeko Kanpainak eta Zabalkunde Jardunaldiak),
ONURADUNAK
Arautu Gabeko Prestakuntza ekintzei eta Prestakuntza laguntzeko jarduerei
dagokienez:
-
Lanbide Heziketako ikastetxeak, Fakultateak eta Unibertsitate Eskolak,
-
Arabako Toki Erakundeak (Udalak, Kuadrilak eta Administrazio Batzarra)
-
Elkarteak, Fundazioak edo irabazteko xederik gabeko beste erakunde batzuk.
Prestakuntza-ekipamenduetan inbertitzeari dagokionez:
-
Lanbide Heziketako Ikastetxeak,
-
Elkarteak, Fundazioak edo irabazteko xederik gabeko beste erakunde batzuk.
LAGUNTZA MOTAK
* Arautu gabeko prestakuntza ekintzetan:
-
Birziklatze orokorreko ikastaroak: onartutako gastuen %70ra bitarteko
dirulaguntza.
-
Espezializatzeko ikastaroak: onartutako gastuen %80ra bitarteko
dirulaguntza.
-
Lanerako Prestakuntzako ikastaroak: onartutako gastuen %100ra bitarteko
dirulaguntza.
Ikastaroentzat adierazitako diru laguntzen ehunekoak % 10
gehiago handitu ahal izango dira, baldin ikasleen artean talde babesgabeak edota
laneratzeko zailtasun espezifikoak dituztenak badaude.
Dirulaguntzaren
aurrekontu osoak ezin izango du onartutako gastuen aurrekontuaren % 100
gainditu.
Aurretik aipatutako edozein ikastarotan prestakuntza ekintza
batzuk lehentasuna izango dute, hain zuzen ere, lanbide heziketa zentroetan edo
hauekin lankidetzan antolatutzen direnak, Birziklatze eta Espezializazio
ikastaroei dagozkienak eta emakumeen lan-prestakuntza eta orientabidera
zuzentzen direnak.
* Prestakuntza-ekipamenduetan inbertitzea:
Dirulaguntzak, ekipamenduen kostuen % 80rainokoak izan
daitezke, eta instalazioak hobetzeko inbertsioak badira, onartutako
aurrekontuaren % 50erainokoak.
* Prestakuntzari laguntzeko bestelako jardueretan:
-
Diagnosi azterlanetan: onartutako gastu-aurrekontuaren %80eraino, 18.000,00
euroko mugarekin.
-
Zabalkunde jardunaldiak: Jarduerak egitearren izandako gastuen eta diru
sarreren arteko diferentzia berdindu arte. Oro har, jardunaldi bakoitza
egiteko dirulaguntza ezin izango da 3.000,00 € baino gehiagokoa izan.
-
Lanbide Heziketa bultzatzeko kanpainetan: onartutako aurrekontu osoa.
AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA
Erregistro Orokorrean, ALHAOn argitaratzen denetik 2008ko
apirilaren 30era arte.
ARAUTEGIA
20/2008 Foru Dekretua, martxoaren 18koa. Honen bidez, irabazteko xederik gabeko erakundeentzako prestakuntzarako laguntza programa onartzen da. (ALHAO
37 zk., 2008-04-02).
AGIRIAK
ESKABIDE INPRIMAKIA
HASIERAREN ZIURTAGIRIA
MEMORIA INPRIMAKIA
PARTEHARTZAILEAREN FITXAK
EBALUAKETA
ARGIBIDEAK
|