BERRIKUNTZARAKO ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZA PROGRAMA (SAIATU 2008)

 

XEDEA

 

Arabako ETEak enpresan berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatzera zuzendutako proiektuak eta/edo ekintzak egitera bultzatzea.

 

 

 

ONURADUNAK

 

Sozietate eta zerga helbidea Araban duten edo, gutxienez, produkzio edo zerbitzu zentroetako bat Araban daukaten enpresa ertain eta txikiak, edozein ere dela haien eraketa juridikoa, enpresa eratu zenetik eskabidea egin arte gutxienez urtebete igaro bada. Baita ere, nortasun juridiko propioa duten enpresa taldeak eta elkarteak, eta zerga egoitza Araban duten autonomoak.

 

Enpresa txiki eta ertaintzat hartuko dira eskabidea aurkezterakoan honako baldintzak betetzen dituztenak: 250 soldatako langile baino gutxiago izatea eta 50 milioi euro baino gehiagokoa ez den urteko negozio bolumena, edo 43 milioi euro baino gehiagokoa ez den urteko balantzea izatea.

 

Onuradun izan daitezke Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe hauetako batean Araban alta emanda egon (2007ko abenduaren 31 baino lehen) eta epigrafe hauetako jardueraren bat egiten duten enpresak:

  • Lehen Atalekoetatik (Enpresa jarduerak) dibisio hauetakoak direnak: 2 dibisiokoak (21 eta 23 talde-multzokoak izan ezik), 3koak eta 4koak; 5 dibisioan 504 taldekoak; 6 dibisioan 62 talde-multzokoak; 8 dibisioan 84 talde-multzokoak; 9 dibisioan 93 talde-multzokoak.

  • Bigarren ataletik (Jarduera Profesionalak) lehen aipatutako enpresa jarduerekin bat datozen banaketak.

Laguntzetatik kanpo geldituko dira sozietate publikoak eta sozietate publikoko erakundeak.

Enpresek egunean egon behar dute Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

 

 

 

LAGUNTZA MOTAK

 

Dekretu honen barruan laguntzagai izango dira aurreko atalean zehaztutako onuradunek egindako gastuak, baldin eta gastu horiek honako ekintza-bide hauetakoren batean kokatu badaitezke:

 

A) BERRIKUNTZA

 

Kategoria honen barruan ondorengo proiektuak eta/edo ekintzak sartuko dira:

  1. Produktu berrikuntza.

  2. Produkzio prozesuetako berrikuntza.

  3. Antolaketa berrikuntza.

  4. Marketing eta merkatuetako berrikuntza.

  5. Enpresarako berritzaileak diren beste jarduera batzuk.

 

B) INTERNAZIONALIZAZIOA

 

Kategoria honen barruan sartuko dira Arabako enpresak pausoz pauso kanporantz irekitzera zuzendutako jarduera guztiak, merkatu globalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen dituzten ekoizpen ezarketak edo kanpoko merkatuetarako sarbidea babestuz.

 

C) INGURUMENA

 

Kategoria honen barruan sartuko dira beren jardueraren edo produktuaren ingurumen eragina neurri esanguratsuan murriztera zuzentzen diren jarduera guztiak, baita Europar Batasunaren ingurumen eskakizunetara moldatzera zuzenduak ere.

 

Kanpoko profesionalekin, teknologia zentroekin edo zerbitzu profesionalen enpresekin kontratatutako lanetarako eman ahal izango dira laguntzak, enpresarentzat baliagarriak diren arloetakoak badira eta aurretik adierazi diren jarduerak garatzen laguntzen badute.

 

Enpresa barruko lanak ere diruz lagun daitezke, betiere berariaz bereizirik eta behar bezala egiaztaturik badaude eta enpresak ez badu dirulaguntzarik jaso aurreko ekitaldietan antzeko barne proiektuengatik.

 

Ez dira diruz lagunduko:

  • Enpresak proiektuak gauzatzean egindako material eta langileria gastuak, (langileria gastuak izan ezik, barne proiektuen kasuan).

  • Aktibo material finkoetan egindako inbertsioak (informatika softwarean izan ezik).

  • Eraikuntza proiektuak.

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).

Arabako Lurralde Historikoan gauzatu beharko dira laguntza eman zaien proiektuen ondorioak.

 

Dirulaguntza jaso ahal izango dute, 2008an hasitako proiektuetatik, 2008ko abendura arte egiten diren jarduerek eta, lehenago hasitako proiektuetatik, 2008ko ekitaldian ordaintzen diren jarduerek eta 2008ko abendura arte garatzen direnek.

Laguntza hauek, % 30eraino hel daitezkeen dirulaguntzen bidez gauzatuko dira, gehienez ere 20.000 euroko mugarekin 1. artikuluan zehaztutako ekintza-bide bakoitzeko, eta 40.000 euroko mugarekin enpresa bakoitzaren dirulaguntza osorako.

 

Salbuespen gisa, ingurumen diagnostikoak egiteko dirulaguntza onartutako aurrekontuaren % 80raino hel daiteke. Kasu horretan, ingurumen diagnostiko bakoitzeko eman daitekeen kopurua gehienez ere 5.000 € izango da.

 

 

 

AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA

 

Erregistro Orokorrean, ALHAOn argitaratzen denetik 2008ko maiatzaren 26a arte.

 

 

 

ARAUTEGIA

 

27/2008 Foru Dekretua,apirilaren 15ekoa, berrikuntzarako eta lehiakortasuna hobetzeko 2008rako laguntza deialdia (SAIATU) onartzen duena. ALHAOren (ALHAO 46 zk., 2008-04-23)

 

ESKABIDE ORRIAK