| ARABAN ENPRESA BERRIAK SORTZEKO ETA BULTZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA (AUSARTU-2008) |
|
XEDEA
Enpresa berriak sortuz, berriki sortutakoak babestuz, lehendik dauden eta enpresa egitura berriak sorrarazten dituzten enpresak dibertsifikatuz eta Arabako Lurralde Historikoan enpresa berriak ezarriz Arabako enpresa bilbadura indartzea, berrikuntzaren aldagaia enpresen bilakaeraren kakoa duen produkzio bilbadura berri bat sortzearen bila.
ONURADUNAK
Programa honetan jasotzen diren onurak eskuratu ahal izango dituzte proiektu berritzaileak dituzten sustatzaile edo enpresa hauek:
Onuradunek enpresa proiektu berriak garatzen eta sustatzaile berriei laguntzen esperientzia handia duten erakunde publikoen nahiz pribatuen tutoretza pean aurkez ditzakete eskabideak, eta hori positiboki balioetsiko da.
Enpresek egunean egon beharko dute Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan. Onurarik gabe geldituko dira nekazaritza eta abeltzaintzako enpresak eta akzioetan sektore publikoaren partaidetza duten proiektuak.
LAGUNTZA MOTAK
Proiektuak abian jartzeko egin beharreko gastuak diruz lagundu ahal dira. Horien artean, ondorengo gastu hauek sartu ahal izango dira:
Ondorengo gastuengatik ez da dirulaguntzarik emango:
Enpresa unitate berriak sortzeko proiektuak Arabako Lurralde Historikoan gauzatu beharko dira.
Dirulaguntza jaso ahal izango dute, 2008an hasitako proiektuetatik, 2008ko abendura arte gauzatzen diren jarduerek eta, lehenago hasitako proiektuetatik, 2008ko ekitaldian ordaintzen diren jarduerek eta 2008ko abendura arte gauzatzen direnek.
Laguntza hauek, onartutako gastu aurrekontuaren % 50eraino hel daitezkeen dirulaguntzen bidez gauzatuko dira, gehienez ere 20.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Kopuru horretatik gehienez ere 10.000 euro egin beharreko inbertsioetatik etor daitezke.
Proiektuaren barruan egiteko diren jarduerak ekitaldi bat baino gehiagotan egiten badira, laguntza hauen ekitaldi bat baino gehiagotara aurkez daiteke; goian aipatutako gehienezko muga hori guzti-guztien baturari ezarriko zaio.
Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) kofinantzatuta dago programa hau.
AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA
Erregistro Orokorrean, ALHAOn argitaratzen denetik 2008ko maiatzaren 26a arte.
ARAUTEGIA
|