TURISMOA BULTZATZEKO JARDUERAK EGITEKO LAGUNTZA PROGRAMA (TURISMOA 2008)

 

 

xEDEA

 

Arabako Lurralde Historikoan turismoa bultzatzeko jarduerak egiten laguntzea.

 

 

 

ONURADUNAK

 

Honako hauek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak:

a) Arabako Lurralde Historikoko Kuadrillek.

b) Gutxienez 3 urtetik hona turismo informaziorako bulegoa duten Arabako Lurralde Historikoko Udalek.

c) Irabazteko xederik gabeko erakundeek, turismoa suspertzen badihardute eta Arabako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntzaren Kudeaketa Sailak bultzatutako jardueretan parte hartzen badute.

d) Turismoaren sektoreko enpresa txiki eta ertainek (ETE), edozein delarik ere euren eraketa juridikoa, betiere gizarte eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan badute, edo gutxienez zerbitzu zentro bat Araban badute.

e) Turismoa sustatzeko jarduera Araban egiten duten eta zerga egoitza bertan duten autonomoek.

Enpresa txiki eta ertaintzat (ETE) hartuko dira eskabidea aurkezterakoan honako baldintzak betetzen dituztenak: 250 soldatako langile baino gutxiago izatea eta 50 milioi euro baino gehiagokoa ez den urteko negozio bolumena, edo 43 milioi euro baino gehiagokoa ez den urteko balantzea izatea.

c), d), eta e) letren atalean adierazitako onuradunek Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.

 

 

 

LAGUNTZA MOTAK

 

Ondorengo gastuengatik eman ahal izango dira diru-laguntzak besteak beste:

  • Turismoa sustatzeko materiala egitea.

  • Sustapen Programa baten barruko jardueren publizitatea, mailing-a eta buletinak.

  • Turismo produktuak edo ingurumen edo kultura arloko gaikako ibilbideak sortu edo hobetzea, sustatzea eta merkaturatzea, batez ere zeregin horiek zenbait agentek koordinatu edo zenbait eremu geografiko hartzen badituzte beren baitan.

  • Informazioaren teknologietan (hardwarea barne) eta teknifikazio eta berritze prozesuetan sartzea eta horiek ezartzea, baldin eta turismo informazioa hobeto zabaltzen laguntzen badute.

  • Turismoko webguneak diseinatu eta eguneratzea.

  • Aplikazio informatikoak.

  • Informazio guneak.

  • Kalitatezko sistemak eta auditoriak ezartzea.

  • Turismoaren sustapenarekin lotutako prestakuntza jarduerak, mintegiak, biltzarrak edo antzekoak antolatu edo egitea, turismo kudeatzaileak teknika eta lanbide arloan gaitu eta hobetzeko.

  • Azoketara joatea. Arabako Lurralde Historikoko Kuadrilla eta Udalen kasuan, diruz lagunduko dira bakarrik turismo teknikariak azoketara joateko gastuak.

  • Turismoa sustatu eta zabaltzeko jarduerari laguntzeko kanpoko zerbitzuak kontratatzea.

  • Turismoa sustatzeko eskualde mailako berariazko gertakizunak antolatzea.

  • Familia bidaiak (fam-trips) antolatzea, Arabako Foru Aldundiak onartu eta koordinaturiko egitarau jakin baten barruan.

  • Turismo arloko enpresa jarduera berrien bideragarritasunaren azterlanak.

Hala ere, ostalaritzan jarduketa berritzaile eta teknologikoak baino ez dira diruz lagunduko.

Ondorengo gastuengatik ez da dirulaguntzarik emango:

  • Inbertsioak (informazio teknologia berriak ezarri eta erabiltzearekin lotutakoak izan ezik).

  • Altzariak.

  • Seinaleak (mendi ibilbideak markatzekoak izan ezik).

  • Ohiko funtzionamendu gastuak.

  • Turismo Sustapeneko jarduerak kudeatzeko gastuak.

  • Kuadrillen egunak, eskualdeetako azokak...

  • Turismoa suspertzeko lurralde mailako diagnostiko eta planak egitea.

  • d) eta e) ataletan adierazitako onuradunentzat ez da diruz laguntzekotzat joko Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ). c) atalean adierazitakoentzat bakar-bakarrik kasu honetan joko da BEZa diruz laguntzekotzat: onuraduna zerga horren aitorpena egitetik salbuetsita egotea.

Laguntzen zenbatekoa hau izango da:

  • Arabako kuadrilla eta udalei, bai eta irabazteko xederik gabeko erakundeei, Foru Dekretu honetan jasotako laguntzak dirulaguntzen bidez gauzatuko zaizkie, eta oro har, onartutako gastuen aurrekontuaren % 80rainokoak izan ahalko dira. Hala ere, Arabako Foru Aldundiak eskatuta jardueretan laguntza zuzena ematen dutenean, hala nola, turismoa sustatzeko azoka, famtrip eta bestelako ekitaldietan, % 100eko dirulaguntza jasoko dute jarduera horietako gastuak ordaintzeko.

  • Salbuespenez laguntzen ehunekoak gastuen % 100 bitarterainokoak izan daitezke proiektuetarako, baldin eta duten izaera dela-eta, eta Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntzaren Kudeaketa diputatuaren iritziz, Arabako Foru Aldundiaren laguntza osoa behar badute finantzatzeko.

  • Turismoaren sektoreko enpresei dagokionez, dekretu honetan jasotako laguntzak ez itzultzekoak diren dirulaguntzen bidez gauzatuko dira. Diruz lagun daitekeen ehunekoa onartutako aurrekontuetako gastuen % 30erainokoa izango da. Ehuneko hori % 80eraino igoko da, erakundearen gastuak ordaintzeko bada, edo ikastaroak egiteko bada. Enpresa Txiki eta Ertainentzako gehieneko muga 20.000 euro da.

Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) kofinantzatuta dago programa hau.

 

 

 

AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA

 

Erregistro Orokorrean, ALHAOn argitaratzen denetik 2008ko maiatzaren 12a arte.

 

 

 

ARAUTEGIA

 

21/2008 Foru Dekretua, martxoaren 18koa. Honen bidez, turismoa bultzatzeko jarduerak egiteko laguntzak emateko programa onartzen da 2008ko ekitaldirako. (ALHAO 37 zk., 2008-04-02).

 

ESKABIDE ORRIAK