|
Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Zuzendaritzak Ekonomia Sustatzeko hainbat Programa atera ditu 2008. Urterako.
ARABAKO ENPRESETAKO PRESTAKUNTZARAKO 2008KO LAGUNTZA PROGRAMA
Xedea: Etengabeko prestakuntzari lotutako jarduerak eta Arabako enpresetako enplegua bultzatzea.
IRABAZTEKO XEDERIK GABEKO ERAKUNDEENTZAKO PRESTAKUNTZARAKO 2008KO LAGUNTZA PROGRAMA
Xedea: Programa honen helburua da irabazteko xederik gabeko erakundeek heziketari lotuta dauden ekintza hauek egin ditzaten pizgarriak ematea.
-
Arautu gabeko heziketa ekintzak (birziklatzeko ikastaroak, lanerako prestakuntza eta espezializazioa).
-
Ekipamenduetan inbertitzea.
-
Heziketari laguntzeko beste jarduera batzuk (diagnosi azterlanak eta Lanbide Heziketaren aldeko kanpainak eta zabalkunde jardunaldiak).
BERRIKUNTZARAKO
ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZA PROGRAMA (SAIATU 2008)
Xedea:
Arabako ETEak enpresan berrikuntza eta
lehiakortasunaren hobekuntza sustatzera zuzendutako proiektuak eta/edo
ekintzak egitera bultzatzea.
ARABAN
ENPRESA BERRIAK SORTZEKO ETA BULTZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA (AUSARTU-2008)
Xedea: Enpresa berriak sortuz,
berriki sortutakoak babestuz, lehendik dauden eta enpresa egitura berriak
sorrarazten dituzten enpresak dibertsifikatuz eta Arabako Lurralde Historikoan
enpresa berriak ezarriz Arabako enpresa bilbadura indartzea, berrikuntzaren
aldagaia enpresen bilakaeraren kakoa duen produkzio bilbadura berri bat
sortzearen bila.
TURISMOA BULTZATZEKO JARDUERAK EGITEKO LAGUNTZA PROGRAMA (TURISMOA 2008)
Xedea: Arabako Lurralde Historikoan turismoa bultzatzeko jarduerak egiten laguntzea.
|