GARAIO ESKUALDE PARKEA LAGUN IEZAGUZU GARAIO ZAINTZEN |
|
Parkearen zabaltze ordutegia hurrengo hau da: - Maitzaren 1etik irailaren 30era: 8:00retatik 23:00ra - Urriaren 1etik apirilaren 30era: 8:00retatik 21:00ra
|
| EZIN DA |
 |
Ehiza egin eta edozein motatako armarik erabili. |
 |
Arrantzarik egin, horretarako propio ezarritako guneetatik kanpo. |
 |
Kanpatu. |
 |
Sua egin. |
|
Zabaltze ordutegitik kanpo kotxez edo oinez sartu.
|
|
Autokarabanaz edo karabanaz sartu, ibilgailu hauentzako bereziki prestatutako aparkalekura izan ezik.
|
 |
Ibilgailurik garbitu. |
 |
Zaborrik utzi parkean, horretarako jarrita dauden edukiontzietatik kanpo (barbakoen hondakinak barne: hausturreak hoztu egin behar dira, eta poltsatan bildu). |
 |
Tokiko natura elementurik hartu (egurra, loreak, animaliak eta abar). |
 |
Ibilgailurik aparkatu, horretarako propio diren guneetatik kanpo. |
 |
Lasaitasuna eta baretasuna hautsi hots durunditsu, musika ekipo eta abarrekin. |
 |
Parkean txakurrak sartu nahi dituztenek kontuan hartu beharko dute:
Txakurrak ezin dira solte ibili gune basotsuan edo sastraka txikian, ez eta berezko landaredia duten ur ertzetan. Abere hauek arriskutsuak izan daitezke animalia basatientzat.
Txakurrek ez dituzte gogaitu behar gainerako bisitariak. Kontrolatu eraman behar dira beti, jendea egoteko zein bainatzeko eremuetan. Uda partean (ekainaren 1etik irailaren 15era) beti lotuta eraman behar dira eremu horietan eta erabat debekatuta dago txakurrak bainatzeko eremuetan uretan sartzea.
|