| Arabako Gazteriaren Foru Erakundea (GFE) Arabako
Foru Aldundiaren erakunde autonomo bat da, Gazteriaren eta Gizarte
Sustapenaren Sailari atxikia.
GFEak jardun lerroak definitzen ditu, era autonomoan garatu eta
kudeatu ahal izateko Arabako gazteei zuzendutako jarduerak.
Hala, era askotako jardueren bitartez bideratzen du bere lana:
elkartegintza eta gazteen boluntariotza sustatzea, aisialdiko hezkuntza
programei dirulaguntzak ematea, toki erakundeei laguntzak ematea herrietan
gazteentzako jarduerak egin ditzaten eta gazteentzako instalazioak bultzatzea.
Erakundeak berak ere antolatzen ditu aisialdiko programak, batez ere udan,
haur eta gazteentzat. Ikasturtean zehar eskola umeentzako propio antolatutako programak
gauzatzen dira.
|