Nortzuk aurkeztu behar dute aitorpena Arabako Foru Aldundian?
Arabako Lurralde Historikoan bizi diren pertsona fisikoek, beren zerga oinarria 199.175,40 € baino handiagoa bada edo, egoera horretan ez badaude ere, beren ondasunen balioa 690.601,20 € baino handiagoa bada.
- Programaz aitorpenak
Laguntza-programa informatikoaren bidez eginak.
Bi aukera dago: aitorpena inprimatu eta aurkeztea, edo internet bidez bidaltzea, diputaciondigital (www.alava.net) ataria baliatuz.
- Paperezko aitorpenak
Inprimaki ofizialak eskuz beteta egiten direnak. Inprimakiak Ogasunaren bulegoetan eta tabako dendetan, edo internetetik behera kargatua (www.alava.net) eskura daitezke.
- Laguntza-Programa Informatikoa eskuratzeko
Ogasunaren bulegoetan edo tabako dendetan, 2007eko Errentarako Laguntza Programaren CD berean sartuta dator. Interneten ere eskuratu daiteke (www.alava.net)
Ezinbestekoa izango da zure aitorpena aurkezteko.
Apirilaren bigarren hamabostaldian banatuko dira.
Deitu 945 18 15 55 (apirilaren 30etik aurrera) baldin eta:
ARGIBIDEETARAKO TELEFONOA 945 18 15 55
Edozein zalantza argitzeko edo galderak egiteko