Honakoek aurkeztu beharko dute 2007ko ekitaldirako aitorpena:
a) Betebehar pertsonala dela-eta zergapean dauden zergadunak, baldin eta haien zerga oinarria (zerga erregulatzen duten arauen arabera zehaztuta) 199.175,40 euro baino gehiago bada, edo, baldintza hori bete ez arren, zergadunaren ondasunen edo eskubideen balioa (zerga erregulatzen duten arauen arabera zehaztuta) 690.601,20 euro baino gehiago bada.
b) Betebehar erreala dela-eta zergapean dauden zergadunak, edozein dela ere beren ondarearen balio garbia.
Aitorpena banakakoa da, hau da, familia unitateko kide bakoitzak bere aitorpena aurkeztu beharko du, zerga oinarria (zerga erregulatzen duten arauen arabera zehaztuta) 199.175,40 euro baino gehiago bada, edo, baldintza hori bete ez arren, zergadunaren ondasun edo eskubideen balioa 690.601,20 euro baino gehiago baldin bada.
Urte bakoitzeko abenduaren 31n, subjektu pasiboa titularra duten ondasun eta eskubide ekonomikoak, horien balioa murrizten duten zama eta kargekin eta, era berean, erantzun beharreko zorren eta obligazio pertsonalekin.
Ondasunak errentan eman zein ez, ondorengo hiru balio hauetako handienaz konputatuko dira:
Ondasun Higiezinaren azken ordainagirian azaltzen den katastro balioa. 2007ko ekitaldirako, berraztertu edo aldatu diren eta 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jarri diren hiri ondasunen katastro balioa % 50ean konputatuko da:
Salbuespena ezarri da ohiko etxebizitzaren balioaren gain, gehienez, 200.000 eurokoa.
Errentan eman zein ez, kontuan hartuko den balioespena hiri ondasun higiezinetarako zehaztu dugun berdina izango da.
Zorrak zergaren sortzapen egunean (abenduaren 31n) duten balio nominalaren arabera konputatuko dira, eta behar bezala egiaztatuta daudenak bakarrik izango dira kengarriak.
Bi hauen artean dagoen ezberdintasuna: alde batetik, ondasun eta eskubideen batura; eta, bestetik, karga errealak, dagozkien ondasun eta eskubideen balioa txikitzen badute, eta subjektu pasiboak erantzun beharreko zor eta betebeharrak.
Zerga Oinarriaren eta salbuetsitako minimoagatik egiten den murrizketaren (199.175,40 euro 2007ko ekitaldian) arteko aldea
Bai, zerga honen kuota osoaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoaren batura ezin da izan, betebehar pertsonalez zergapekoak diren subjektu pasiboen kasurako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga oinarri orokorraren eta aurrezpenaren zerga oinarriaren ehuneko 60 baino handiagoa. Ondore horietarako:
a) Ez da kontuan hartuko ondare irabazi edo galeren ziozko aurrezpenaren zerga oinarrian eskualdaketa-egunaren aurretik urtebete baino lehenagoko aurrerapenarekin eskuratutako ondare elementuen eskualdaketen ondorioz edo elementuotan aurrerapen berarekin egindako hobekuntzen eskualdaketen ondorioz lortutako ondare irabazi edo galerei dagokion zatia, ez eta aurrezpenaren zerga oinarriaren zati horri dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoaren zatia ere.
b) Ez da kontuan hartuko izaera edo jatorria dela-eta Pertsona Fiskoen Errentaren gaineko Zergak zergapetzen dituen etekinak eman ezin ditzaketen ondare elementuei dagokien Ondarearen gaineko Zergaren zatia.
c) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauaren 37. artikuluko 2. idatz zatiak hizpide dituen dibidenduen eta mozkinetako partaidetzen zenbatekoa gehituko zaio Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako zerga oinarriari.
d) Bi kuota horien baturak goian ezarri den muga gainditzen badu, Ondarearen gaineko Zergaren kuota murriztu egingo da, harik eta ezarri den mugara ekarri arte, baina murrizketa ezin da inola ere ehuneko 80 baino handiagoa izan.
2007ko Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko epea hau izango da:
Ordainketa aldi batean bakarrik egin ahal izango da, hau da, ordainketa ezingo da bi epetan zatitu errentaren aitorpenean egiten den moduan.