Errenta eta Ondarea 2007

Errenta 2007

 

Bidali

Aitorpen motak

 
  • rentafacil
  • rentared
  • rentaraba
  • autorenta

Zergadunak bere kontura egin eta aurkezten dituen aitorpenak dira, bai inprimaki ofizialetan nahiz Laguntza-programa inprimatuz eginak.

AURKEZTEKO EPEA: 2008ko maiatzaren 5tik ekainaren 25era arte
 
Programako aitorpenak

Laguntza-programaren bitartez ordenagailuan egindakoak.
Programa Interneten (www.alava.net) eskura daiteke edo haren CDa eros daiteke, Foru Ogasunaren bulegoetan edo tabako dendetan (1.20 euro). Aitorpena osorik inprimatu, eta hori aurkeztu beharko duzu.

 
Paperezko aitorpenak

Inprimaki ofizialak eskuz beteta egiten direnak. Inprimakiak Foru Ogasunaren bulegoetan eta tabako dendetan, edo Internetetik behera kargatuta (www.alava.net) eskura daitezke.

 
Identifikazio etiketa (FORMATU BERRIA)

Ezinbestekoa izango da zure aitorpena aurkezteko.

Apirilaren bigarren hamabostaldian banatuko dira.

Deitu 945 18 15 55 (apirilaren 30etik aurrera) baldin eta:

  • Etiketarik ez baduzu
  • Etiketan datu okerrik badago
  • 2007an zure egoera zibila aldatu bada eta horren berri eman ez badiguzu

ARGIBIDEETARAKO TELEFONOA 945 18 15 55
Edozein zalantza argitzeko edo galderak egiteko