Konfigurazio erregionalean (kontroleko panelean) zenbaki konfigurazioa aldatu egin behar duzu, zenbakien sinbolo hamartarra bezala koma (,) eta zenbakien milakako banatzailea bezala puntua (.) ager daitezen.
Bai, instalatuta eduki daitezke aurreko ekitaldietako programak, baina instalatzen diren azkenak ekitaldi honetako Errenta eta Ondareko laguntza programak izan behar dira beti.
Errentan, "Segurtasun kopia" aukera dago eskuragarri "Prozesu bereziak" menuaren barruan. Pantailak bi funtzionalitate hauek jasotzen ditu.
Pantailaren konfigurazio egokiak gutxienez 800X600ekoa izan behar du letra-neurri txikiarekin.
Bi bide daude zure datu fiskalak aitorpenari eransteko. "Interneteko konexioarekin" bidea erabiltzeko, Windows XP sistema eragilea edo berriagoa eduki behar da. Gainera, Windows XPri dagokion Setupa instalaturik eduki behar duzu.
Baldintza hauek betetzen badituzu eta programak ez badizu uzten modu hau erabiltzen, instalazioan errore bat gertatu da. Mesedez, kontaktatu telefonozko laguntzarekin arazo hau konpontzeko.
Baldintza hauetakoren bat ez baduzu betetzen, edo arazoak irauten badu, "Ez nago Internetera konektatuta" aukera ere erabil dezakezu. Modu honek urrats batzuk eskuz egitea eskatzen du, baina emaitza lehenengo moduarena bera da. Jarraitu pantailako laguntzan azaltzen diren argibideei.
Lehenik eta behin, txartel elektronikoa ondo sartu duzula egiazta ezazu.
Jarraian, txartela baliozkoa dela egiazta ezazu.
Gogoratu software egokia instalatuta izan behar duzula zure txartel elektronikoa erabiltzeko. Nahi baduzu, web orri hauetatik jaitsi dezakezu:
MDAC instalatu behar duzu.
Azken bertsioa hemen dago eskuragarri:
http://www.microsoft.com/downloads/details.aspx?displaylang=es&FamilyID=6c050fe3-c795-4b7d-b037-185d0506396c
Nahi baduzu, laguntza programa instalatzeko CDaren barruan ere eskuragarri dago, Actualizaciones karpetan.
Laguntza programak zure datu fiskalak erakusten dizkizunean, ikusiko duzu haietako batzuk kolore zuriz eta beste batzuk berdez daudela. Programak berdez agertzen direnak bakarrik eransten ditu automatikoki.
Emaitzen laburpenaren barruan, aitorpena ixteko botoia sakatu behar duzu. Pantaila honetan, "Gorde zirriborroa" botoia daukazu erabilgarri; horren bidez, aitorpenean egindako aldaketak gorde ditzakezu.
Onartu botoia sakatu eta prozesua amaitu arte itxaron beharko duzu. Pazientzia izan instalazioa behar bezala amaitu dela adierazten duen mezua jaso arte.