Errenta eta Ondarea 2007

Errenta 2007

 

Bidali

Argibide Orokorrak

 

Nortzuk egin behar dute autolikidazioa?

PFEZren urtarrilaren 11ko 3/2007 FAren 104. art. eta abenduaren 28ko 76/2007 FDren 73.-75. art.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta autolikidazioa aurkeztu eta izenpetzeko beharra dute 2007. urtean Araban ohiko egoitza izan duten zergadunek, urte hartan zergari loturiko errentarik izan badute.

Ez dute aitorpena aurkeztu beharrik izango errenta hauek bakarrik eskuratzen badituzte:


  • LANEKO ERRENTA GORDINAK
    Urtean 20.000 euroraino (*)

  • KAPITALAREN ERRENTA GORDINAK, salbuetsitakoak eta ondare irabaziak barne
    Denak batuta, urtean 1.600,00 euro baino gehiago ez izatea

(*) Dena dela, lanetik 9.000,00 € eta 20.000,00 € bitarteko errentak eskuratzen badira, kasu jakin batzuetan aitorpena aurkeztu beharra dago, honako hauetan besteak beste:
- Ordaintzaile bat baino gehiagorengandik eskuratzen direnean.
- Zergaldian lan kontratua luzatu edo berritu bada.

Kontura egindako ordainketak itzultzea nahi bada, aitorpena aurkeztu beharko da.