Arabako Foru Aldundiak apirilaren lehenengo hamabostaldian arabar zergadun askori etxera bidaliko dizkien 2007ko errenta aitorpenaren proposamenak dira.
Jaso duzun proposamenarekin ados bazaude, bide hauetatik baiezta dezakezu:
Zure adostasuna, adierazi eta gero, apirilaren 24tik aurrera hasiko gara itzulketak egiten edo, hala badagokisu, ateratzen den kuota helbideratu egingo dugu, zatika:
Jasotako proposamenarekin ados ez bazaude aldatzeko eska ezazu.
2008ko maiatzaren 20 baino lehenago zeure adostasuna jakinarazten ez badiguzu edo proposamena aldatzen ez baduzu, PEFZren aitorpena aurkeztu beharko duzu, horretara behartua egonez gero, bere aitorpen moduetako edozeinetatik: rentared, rent@raba o autorenta.