Errenta eta Ondarea 2007

Errenta 2007

 

Bidali

Aitorpen motak

 
  • rentafacil
  • rentared
  • rentaraba
  • autorenta

Aitorpena prestatzeko zerbitzua da. Arabako Foru Aldundiaren Ogasun Saileko bulegoetan eta baimendutako entitate laguntzaileetan ematen da.

AURKEZTEKO EPEA: 2008ko maiatzaren 5tik ekainaren 19ra arte
 

Zergadun guztiek erabil dezakete rent@raba zerbitzua, honako hauek izan ezik:

  • Ekonomia jardueraren bat izanik, etekinak moduluez bestelako sistema baten bidez zehazten dituztenak.
  • 2007ko ekitaldian beren ohizko etxebizitza eskualdatu dutenak.
  • 2007ko ekitaldian zehar balio higikorrak (akzioak...) edo higiezinak (etxeak, lurrak...) saltzeko hiru eragiketa baino gehiago egin dituztenak.
 
Aldundiko zerbitzua

Foru Ogasunaren bulegoetan egindako aitorpenak dira.

  • Vitoria-Gasteiz: Samaniego kalea, 14
  • Laudio: Herriko Plaza z/g
  • Guardia: San Joan Plaza, 1
 
Aldez aurreko hitzordua

Zure aitorpena egiteko Foru Ogasunaren bulegoetara etorri baino lehen, aldez aurreko hitzordua eskatu behar duzu.

  • Interneten bidez (www.alava.net)

  • Edo 901 504 030* telefonora deituz (Vitoria-Gasteiz, Laudio eta Guardia).

* Telefono ordutegia 9:00-14:00 eta 16:00-18:00, astelehenetik ostiralera, apirilaren 25etik ekainaren 13ra arte.

Oharra: itundutako hitzordura etortzerik ez baduzu, ezeztatu edo aldatu beharko duzu interneteko gune beraren bitartez (www.alava.net) edo telefono zenbaki berera deituz.

 
Identifikazio etiketa (FORMATU BERRIA)

Ezinbestekoa izango da zure aitorpena aurkezteko. Apirilaren bigarren hamabostaldian banatuko dira.

Deitu 945 18 15 55 telefonora (apirilaren 30etik aurrera) baldin eta:

  • Etiketarik ez baduzu
  • Etiketan datu okerrik badago
  • 2007an zure egoera zibila aldatu bada eta horren berri eman ez badiguzu

Aitorpena egitera zu zeuk etortzerik ez baduzu, etiketarekin batera doan baimen-agiria bete beharko duzu zure ordez doan pertsonak horretarako baimena izan dezan.

 
Finantza Entitate

Langutzaileetan eta aholkularitza eta gestoria kreditatuetan egindako aitorpenak dira.

entidades