Zure Errenta eta ondare aitorpenak INTERNETen bidez
Zergadunak laguntza-programa erabiliz egin eta "diputaciondigital" atariaz baliatuz bidaltzen dituen aitorpenak dira.
Hasiera eguna: 2008ko apirilaren 10a
Amaiera eguna:
Positiboak: 2008ko ekainaren 19a
Nuluak eta itzultzekoak: 2008ko ekainaren 25a
Rentared zerbitzuarekin, zergadunak errenta eta /edo ondare aitorpena egin eta Interneten bidez bidali ahal izango du, bere ordenagailutik edo Kzguneetatik. 2008ko apirilaren 10ean jarriko da abian zerbitzu hau, erosoago eta inora joan gabe aitorpena egin dezazun.
Modalitate honetaz baliatzeko, "diputaciondigital"era sartu beharra dago, bide hauetakoren bat erabiliz:
Sarbide kodearekin eta Laguntza-programaren jarraibideekin www.alava.net, zure zerga datuak eskuratu ahal izango dituzu eta, horrez gainera, aitorpena bi modutan egin ahal izango duzu:
Eskuz: zerga eta familiako datuak eta datu pertsonalak zuk zeuk sartuz.
Automatikoa: datuak zure aitorpenera inportatuz eta, beharrezkoa izatekotan, zerga, familia eta jarduera ekonomikoen datu berriekin osatuz.
Ez duzu agiririk bidali behar. Egiaztagiriren bat beharko bagenu, gero eskatuko genizuke.
Aitorpenaren emaitza itzultzekoa bada eta ez baduzu jarduera ekonomikorik garatzen, zenbateko hori berehala kudeatuko da. Itzulketak apirilaren 24ean hasiko dira.
Zure kuota positiboa bada, aitorpenean adierazitako moduan (osorik edo zatika) eta kontuan egingo da ordainketa.
Rentared programaren bidez, zure aitorpena zein egoeran dagoen ikusi izango duzu. Eta, dokumentaziorik eskatzekotan, bide beretik bidali ahal izango duzu.Halaber, aurreko ekitaldietako aitorpen eta /edo likidazioen kontsulta eskura izango duzu. Era berean, posta elektronikoaren bidez mezua jasoko duzu itzulketa egin, edo hala dagokionean, kuota helbideratu aurretik.